Getariako Pepita Enbil Musika Eskolak datorren ikasturterako matrikulazioa zabalduko du asteazkenean, ekainaren 11tik 13ra bitartean, hain zuzen ere. Interesdunek eskolako bulegora gerturatu beharko dute izena ematera, hurrengo ordutegiaren barruan: 17:30etik 19:00etara asteazkenean, 10:00etatik 11:00etara eta 17:30etik 19:00etara ostegunean, eta 10:00etatik 11:00etara, ostiralean.
Bestalde, Gure Txeru dantza taldean izena eman nahi dutenek ere bertatik pasa beharko dute, egun eta ordutegi berean.
Informazio gehiago eskuratzeko, herritarrek 688 84 20 49 zenbakira deitu edota idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus helbidera idatzi dezakete.
Entzunaldiak ekainean
Ikasturtean zehar ikasitako lana erakusteko asmoz, gaztetxoek entzunaldiak eskainiko dituzte hilabete honetan. Lehenengo hitzordua gaur arratsaldean izango da, 18:00etan, eskolako banda gelan. Bestalde, ekainaren 12an Zarautz Jauregia hartuko dute, baita 18:00etan ere.
Azkenik, hilaren 17an ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute Iturzaeta Aretoan, 18:30ean hasita.