Astillero eta Maruka, Floren Memorialean irabazle

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 9a, 10:49

Larunbat arratsaldean jokatu zituzten futbito txapelketako azken partidak herriko pilotalekuan. Ikusle ugari bertaratu zen norgehiagokak ikustera. 

XIII. Floren Memoriala futbito txapelketako azken partidak jokatu zituzten pasa den larunbatean, arratsalde partean, Getariako frontoian. Eguraldia lagun, herritar ugari bertaratu zen pilotalekura partidak ikustera. 

Ligako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zen lehenbizi. Kaia Kaipe taldeak 3 eta 2 emaitzarekin irabazi zion Itxas Etxeri. Kopako finalaren txanda izan zen ondoren, eta Marukak aise irabazi zuen, 1 eta 4 emaitzarekin, Galsenen aurka. Ligako finala izan zen jokatzen azkena, eta Izarri eta Astillero aritu ziren garaipenaren bila. Astillerok 2 eta 3 emaitzarekin irabazi zuen partida eta, ondorioz, txapelketa ere.

Argazkiak: Maria Maya Manterola.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide