Miren Agur Meabek 'Amorante frantsesa' liburua aurkeztuko du etzi

Julene Sorarrain 2025ko eka. 9a, 10:03

Miren Agur Meabe idazlea. (Kulturaz)

Getarian egindako sormen egonaldiaren ostean idatzitako lana aurkeztuko du Meabek. Hitzordua ekainaren 11n, asteazkenarekin, izango da Zarautz Jauregian, 18:30ean hasita. Jone Lizarralde Ibabe arituko da aurkezle lanetan.

Miren Agur Meabe idazleak Getarian egindako sormen egonaldiaren ostean idatzitako lana aurkeztuko du aste honetan. Amorante frantsesa poema bidezko eleberria da eta 60 urteko ikastetxe bateko atezaina du protagonista. Osasun mental arazoak dituen ahizpaz arduratu eta berriz loratzeko sentitzen duen irrika asetu nahi ditu Agurtzanek. Irati Beraza ikaslearen gorpua Artxandan agertu izanak, ordea, detektibe amateur bilakatuko du. "Pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin", dakarrela dio liburuaren kontrazalak.

Aurkezpena ekainaren 11n, asteazkenarekin, izango da Zarautz Jauregian, 18:30ean hasita. Jone Lizarralde Ibabe arituko da aurkezle lanetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide