Danele Sarriugartek eta Miren Narbaizak emanaldia eskainiko dute ekainaren 20an

Julene Sorarrain 2025ko eka. 4a, 10:33

Danele Sarriugarte eta Miren Narbaiza. (utzitakoa)

Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatuta, Kaixo, Karis izeneko emanaldi literario-musikal berria aurkeztuko dute Bista Onan. Sarrera doakoa izango da bertaratu nahi dutenentzat.

Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatuta, emanaldi bikoitza eskainiko dute ekainaren 20an, Bista Onan, 20:00etatik aurrera.

Hain zuzen ere, Danele Sarriugarte idazleak eta Miren Narbaiza Mice musikariak Kaixo, Karis izeneko emanaldi literario-musikal berria aurkeztuko dute.

Ondoren, Micek bakarkako kontzertua eskainiko du, hitzorduari amaiera biribila emateko. Sarrera doakoa izango da bertaratu nahi dutenentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide