Getariako Elan Euskadi gobernuz kanpoko erakundeak migrazioaz, giza eskubideez eta horien urraketez hausnartzeko bi ekitaldi antolatu ditu 30. jardunaldien barruan. Gaur, asteartea, Faisaien irla filma emango dute, 19:00etan, Iturzaeta herri eskolan, eta bihar, asteazkena, berriz, 19:00etan hasita, Afganistan: emakume afganiarren eskubideak hitzaldia emango du Yaran elkarteko arduradun Lida Noorik.
Zarautz jauregian izango da hitzaldia, gaztelaniaz. Herrialde hartako emakumeek bizi duten egoera latzaz ariko da Noori; besteak beste, debekatu egin diete kalean beren ahotsa entzutea, hau da, hitz egitea nahiz kantatzea.