Tonpe guraso elkarteak eta lagunek antolatuta, Zahartzaroari Omenaldia eguna ospatuko dute igande honetan Getarian. Urtero legez, egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte adinekoentzat, eta zenbait herritar omentzeko tartea ere hartuko dute.
Hori hala, mezarekin abiatuko dute eguna, 10:45ean. Bertan jasoko dute aitortza hainbat getariarrek: Joxepa Aramendik, Andoni Arregik, Angelita Idiakezek, Ibon Larrañagak eta Floren Ucinek, hain justu ere. Ondoren, kontzertu berezia eskainiko dute Getariako Musika Bandak eta Salbatore Abesbatzak, 12:30ean hasita.
Jarraian, bazkaria izango dute indarrak berreskuratzeko: 14:00etan hasiko da, Balenciaga museoan –sarrera Sahatsaga kaletik izango da–. 16:45ean, berriz, zozketa egingo dute. Atsedena hartzeko denbora askorik gabe, 17:00etan ekingo diote dantzaldiari, Jon Urbieta DJaren erritmoan.
Egitaraua:
- 10:45. Meza nagusia.
- Ondoren, adinekoei aitortza.
- 12:30. Getariako Musika Bandaren eta Salbatore Abesbatzaren kontzertuak.
- 14:00. Bazkaria, Balenciaga museoan.
- 17:00. Dantzaldia Jon Urbieta DJarekin.