Pasa den igandean jokatu zituzten Getariako frontoian Floren Memoriala futbito txapelketako XIII. edizioko finalerdiak. Kopako zein ligako partidak jokatu zituzten, eta honako emaitzak izan ziren.
- Kopako lehen finalerdian: Abeta Berri, 4; Galsen, 1.
- Kopako bigarren finalerdian: Maruka, 5; Elkano, 3.
- Ligako lehen finalerdian: Kaia Kaipe, 2; Izarri, 5.
- Ligako bigarren finalerdian: Itxas Etxe, 3; Astillero, 4.
Hurrengo larunbatean, ekainaren 7an, jokatuko dituzte txapelketako finalak, Getariako frontoian. Eguraldi txarra egiten badu, kiroldegira lekualdatuko dute jarduera. Honako partidez osatuko da jardunaldia:
- Ligako 3. eta 4. postuak erabakitzeko: Kaia Kaipe-Itxas Etxe (17:00etan).
- Kopako finala: Abeta Berri-Maruka (18:00etan).
- Ligako finala: Izarri-Astillero (19:00etan).
Partidak amaitzean, sari banaketa ekitaldia egingo dute, eta ondoren, Bista Ona plazan parrilla jana izango da.