Getariako Gazte Asanbladak hamazazpigarren urteurrena ospatu zuen pasa den larunbatean, giro ezin hobean. Herri bazkariarekin eman zioten hasiera egunari, eta eguraldia lagun, gaztetxe kanpoan bazkaldu zuten bertan egindako haragi-bola platerka bat.
Sabelak ondo bete ondoren, bingo musikatua egin zuten Iturrisen eskutik. Eta egunari amaiera biribila emateko, hainbat musika emanaldi izan ziren gaztetxean, tartean Obego eta Las Moskas Retrompeteras taldeen kontzertuak.
Argazkiak: Getariako Gazte Asanblada.