Getariako haurrek eta gaztetxoak udaleku irekiez gozatzeko aukera izango dute aurtengo udan ere Urritza aisialdi taldeari esker. Maiatzean zehar egon da udalekuetan izena emateko epea, eta bihar amaituko da horretarako aukera.
Interesa dutenek Katxopa gaztelekura gerturatu beharko dute arratsaldez, edo mezua idatzi urritza.udalekuak@gmail.com helbidera.