Otsailaren 14an ekin zioten Gure Txeruk antolatzen duen XIII. Floren Memoriala futbito txapelketari Getarian, eta hiru hilabeteren ondoren, azken txanpan sartu da lehiaketa. Izan ere, ostiral eta igande honetan jokatuko dituzte finalerdien aurreko azken partidak. Bederatzigarren jardunaldia izango da, eta ohi bezala, eguraldia ona bada frontoian izango dira partidak eta, bestela, kiroldegian.
Aurten bederatzi talde dabiltza nor baino nor lehian, eta Astillero da lider, 21 punturekin. Izarrik hiru puntu gutxiago ditu, bigarren da 18rekin; eta hirugarren tokian, berriz, Itxas Etxe dago, 16 punturekin (baina partida bat gehiagorekin). Kaia Kaipe da laugarren 15 punturekin, eta gainerakoek bederatzi puntu edo gutxiago dituzte. Hurrenez hurren, sailkapeneko bosgarrenetik bederatzigarrenera honako taldeak daude: Abeta Berri, Elkano, Maruka, Galsen eta Politena.
Bederatzigarren jardunaldiko partidak:
- Abeta Berri-Politena: ostiralean, 21:00etan (epailea: Galsen)
- Elkano-Astillero: ostiralean, 22:00etan (epailea: Izarri)
- Kaia Kaipe-Izarri: ostiralean, 23:00etan (epailea: Astillero)
- Galsen-Maruka: igandean, 17:00etan (epailea: Abeta Berri)
- Itxas Etxe (atsedena)
Finalerdiek eta finalek ere badituzte data zehatzak: maiatzaren 25ean, igandearekin, eta ekainaren 7an, larunbatarekin, izango dira, hurrenez hurren.