Getariako Gazte Asanbladaren maiatzeko egitarauaren barruan, Xabier Madariaga kazetari bizkaitarraren beste obra bat eskainiko dute aste honetan ere. Hain zuzen ere, Historias de orgullo dokumentala proiektatuko dute maiatzaren 24ean, igandearekin, 18:30ean hasita, gaztetxean.
Madariagak aurkeztutako saio bereziak Euskadiko LGTBIQ+ kolektiboko kideen bizipenak eta adierazpenak jasotzen ditu, hala nola mugimenduaren hasiera, egungo egoera, lortutako eskubideak eta helmugak.