Banatu dituzte Getariako 24. Literatur Lehiaketako sariak

Julene Sorarrain 2025ko mai. 11a, 15:48

Getariako 24. Literatur Lehiaketako sari banaketa udaletxeko aretoan. (Getariako Udala)

Getariako haurrek eta gaztetxoek sortutako ipuinak eta olerkiak saritu zituzten ostiral arratsaldean egindako ekitaldian.

Getariako Udalak antolatzen duen literatur lehiaketako sari banaketa egin zuten ostiral arratsaldean udaletxeko aretoan. Aurten guztira 104 lan aurkeztu dituzte –102 ipuin eta bertso sorta eta olerki bana– , eta epaimahaia apirila amieran bildu zen idazlanak baloratzeko eta erabakia hartzeko. 

Ondorengo kideek osatu dute epaimahaia: Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendaria, Jone Lizarralde Artzape Euskara Elkarteko kidea, Bego Alberdi literaturazalea, Maria Martinez de Guereñu Getariako Udal Liburutegiko langilea, Ekaitz Esteba: Getariako Udaleko Kultura eta Euskara batzordeburua eta Erun Ortiz Getariako Udaleko kultur teknikaria. 

Hori horrela, hauek dira aurtengo lan sarituak:

LH3

  • Lan saritua: Elefante berdea. Xan Elorrieta Alberdi.
  • Aipamen berezia: Liberen mendi txangoa. Jule Iribar Irigoien.

LH4

  • Lan saritua: Ixkutuko munduak. Nerea Farinango Del Rio.
  • Aipamen berezia: Zarautz Jauregiko abentura. Nur Lasa Mancilla.

LH5

  • Lan saritua: Txantxanberdea. Oihan Iriarte Nuñez.
  • Aipamen berezia: Opor kutreak. Naiara Azkue Garcia.

LH6

  • Lan saritua: Sorginak. Sara Ostolaza Iribar.
  • Aipamen bereziak: Ahaztuak. Oihane Ostolaza Iribar.

12-14 urte

  • Izarrak. Lur Elorrieta Alberdi.

Helduak

  • Ipuina
    • Nora-ezean. Maialen Urbieta Agirrezabalaga.
  • Olerkia / bertsoa
    • Hiltzen. Edurne Irigoien Loinaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide