111 bikotek hartuko dute parte Getariako XXVII. Salbatore Txapelketan

Julene Sorarrain 2025ko mai. 10a, 16:52

Getariako XXVII. Salbatore Txapelketaren aurkezpena. (Julene Sorarrain)

Hain zuzen ere, 111 bikote horietatik 40 kadeteak izango dira, 37 jubenilak, eta 34 bikote 23 urtez azpikoak. Bi getariar ariko dira txapelketan: Alvarez eta Aranburu. 

Gure Txeru Pilota Elkarteak antolatuta, aurtengo Pilotako Gizonezkoen XXVII. Salbatore Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Getariako udal kiroldegian. Bertan izan dira Gure Txeruko kideak eta txapelketako antolatzaileak aurtengo edizioaren nondik norakoak azaltzeko. 

Aurten, hain zuzen ere, 111 bikotek hartuko dute parte pilota txapelketan, eta 111 horietatik 40 kadeteak izango dira, 37 jubenilak, eta 34 bikote 23 urtez azpikoak, Xabier Etxaniz Gure Txeruko kideak azaldu duen moduan.

Lehen partida maiatzaren 12an, astelehenarekin, jokatuko dute, 19:00etan hasita. Partida horretan ariko dira Larramendi-Beristain eta Agirre-Gurmindo bikoteak, eta ondoren, Barberena-Gaskue eta Goñi-Lasa bikoteak.

Aurtengo berrikuntzak

Maiatzaren 12an hasi eta txapelketako partidak, ohi bezala, astelehen eta asteazkenetan jokatuko dituzte Getariako frontoian, 18:30ean –txarra eginez gero, udal kiroldegian izango dira–. Parte hartzea handia izanda, ordea, beste egun bat ere gehitu dute, eta horregatik, ekainaren bigarren hamabostalditik aurrera, ostiral (18:30) eta larunbat (18:00) arratsaldetan ere izango dira lehiak. 

Aurten, berrikuntza bezala, emakumeek jokatuko dituzte finalak abuztuaren 6an, Salbatore Egunez. Gizonezkoen finalak aurreko asteburuan izango dira, abuztuaren 3an, zehazki.

Emakumeen VIII. Salbatore Txapelketako izen ematea datorren astetik aurrera irekiko du taldeak, eta izena ematen duten bikoteen arabera zehaztuko dute egutegia. Umeen IX. Elkano Saria, berriz, ekainean hasiko dute, eta finala abuztuaren 3an izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide