Getariako Gazte Asanbladak 17. urteurrena ospatuko du larunbatean

Julene Sorarrain 2025eko maiatzaren 12a

Getariako gaztetxea. (utzitakoa)

Egun osoko egitaraua prestatu du Getariako Gazte Asanbladak bere urteurrena ospatzeko. Besteak beste, herri bazkaria, bingo musikatua eta hainbat kontzertu izango dira maiatzaren 17an egingo duten festan.

Getariako Gazte Asanbladak hamazazpigarren urteurrena ospatuko du datorren larunbatean, eta egun osoko egitaraua prestatu du egun horretarako.

Eguerdiko 14:30ean hasiko da festa, herri bazkariarekin. Bazkal ostean, bingo musikatua egingo dute, Iturrisen eskutik. Amaitutakoan, GGA Zazta izango da. Arratsaldetik aurrera, berriz, musika izango da protagonista. Urteurrena biribiltzeko, kontzertuak antolatu dituzte 22:30etik aurrera: Obego, Las Moskas Retrompeteras eta artista sorpresa bat igoko dira oholtza gainera.

Herri bazkarira joan nahi dutenek tiketak erosi beharko dituzte Harritarten edo 688 60 68 65 (Itsaso) zenbakira idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide