Xabier Madariagaren 'Aske bizi' dokumentala emango dute Getariako gaztetxean

Julene Sorarrain 2025ko mai. 8a, 08:00

Xabier Madariaga kazetaria. (utzitakoa)

LGTBIQ+ kolektiboko kideen bizipenak eta adierazpenak batzen ditu ikus-entzunezkoak. Maiatzaren 11n, igandearekin, proiektatuko dute, 18:30ean hasita.

Getariako Gazte Asanbladaren maiatzeko egitarauaren barruan, Xabier Madariaga kazetari bizkaitarraren Aske bizi dokumentala emango dute. Igande honetan izango da proiekzioa, 18:30ean hasita, gaztetxean.

Ikus-entzunezkoak LGTBIQ+ kolektiboko kideen bizipenak eta adierazpenak jasotzen ditu. Horretarako, Madariagak norberaren sexu izaeraz, erreferenteen garrantziaz, egungo gizartearen ikuspegiaz, maskulinitate ezberdinez, norbanako eta kolektiboaren ibilbideez zein beraien harrotasunaz hitz egin du hainbat pertsonekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide