Antxoa Egunaren harira, hiru egunetako egitaraua prestatu dute Getarian. Ostiral eguerdian, harrera ekitaldia egingo dute Balenciaga Museoan, eta bertan Zilarrezko Antxuaren aipamena egingo dute. Arratsaldean, berriz, herriko dantza taldearen emanaldiaren ondoren, antxoa parrilan prestatuta dastatzeko aukera egongo da plazan.
Larunbatean, haurrentzako hainbat tailer eskainiko dituzte goizean zehar portuan. Igandean, aldiz, Arrantzale Eguneko mezaren ondoren, arrantzale zaharrak omenduko dituzte. Hori ez ezik, trainerilen jardunaldia eta herri kirol jaialdia ere egingo dituzte.
Egitaraua
Maiatzak 2, ostirala
- 12:30. XIII. Zilarrezko Antxuaren aipamenak, Balenciaga Museoan.
- 18:30. Musika Eskolako trikitilariak eta Gure Txeruko dantzarien emanaldia, Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta.
- Ondoren, EinGO taldea.
- 19:00-21:00. Antxoa dastaketa, frontoian musikaz girotuta: antxoa parrilan, txakolinarekin, sagardoa txotx-etik eta artisau garagardoa.
Maiatzak 3, larunbata
- Goizean, portuan. Kofradia Itsas Etxearen eskutik, Izan arrantzale, 6-12 urte arteko umeentzat, doan.
- 10:00-11:30. Itsas eskulanak.
- 11:30-12:30. Itsas esperimentuak.
- 12:30-14:00. Arrantza tailerra.
- 10:00-14:00. Getariako saregileen lan erakusketa.
- 11:00-13:30. Sokamakina tailerra, Albaolaren eskutik.
- 12:00. Deiadar txaranga.
- 18:00. Euskal Mitologia haur jokoak, frontoian.
- 19:00. San Salvador eta Ganbara abesbatzak, Salbatore Deunaren elizan.
Maiatzak 4, igandea: Arrantzale eguna
- 10:45. Arrantzaleen meza Getariako abesbatzak lagunduta. Zuzendaria: Jesus Aldalur.
- Ondoren, Itsas Bedeinkapena, Artzapen.
- Jarraian, arrantzale zaharrei omenaldia.
- 11:00. Gipuzkoako Trainerilen jardunaldia.
- 18:00. Herri Kirol Jaialdia, frontoian.
Maiatzak 17, larunbata
- 11:00. Antxua Eguneko VII. Bela Estropada.