Iraitz Legorburu getariarra da ultra distantziako Euskal Herriko txapelduna

Onintza Lete Arrieta 2025eko apirilaren 29a

Iraitz Legorburu, larunbatean, Zubirin, irabazlearen txapela jantzi berritan. (EMF)

Larunbatean Zubirin egin zuten Nafarroa Xtrem 68 kilometroko lasterketa, eta erraz nagusitu zen han getariarra, errekorra lau minutuan hobetuta. Proba hura puntuagarria zen Euskal Herriko Koparako ere.

Iraitz Legorburu getariarrak aise irabazi zuen larunbatean Zubirin Nafarroa Xtrem 68 kiometroko lasterketa, eta horri esker, bera da ultra distantziako Euskal Herriko txapelduna ere, Euskal Herriko Koparako puntuagarria baitzen.

Hasieratik jarri zen probaren buruan, eta lau minutu baino gehiago kendu zizkion bigarren sailkatuari –Adur Mendizabal zaldibiarra–, GR-322 zidorrari jarraituz egiten den lasterketa 6:53;12 denboran burutuz. Probako errekorra ere lau minutuan hobeto zuen. Alvaro Ramosena zen aurreko marka, 2022an egindakoa, 6:57;34 denborarekin.

600 lasterkarik hartu zuten parte lasterketan, eta Adi (1.456 metro), Saioa (1.458 metro), Zuriain (1.408 metro), Goitean (1.235 metro) eta Baratxueta (1.150 metro) mendiak igo behar izan zituzten 4.000 metroko desnibela duen proban.

Emakumezkoetan, larunbateko proba Pauly Joselyne frantziarrak irabazi zuen 8:49;02 denbora eginda. Oihana Azkorbebeitia abadiñarra (Bizkaia) helmugaratu zen bigarren, hamar minutu eskasera (8:59;41), baina bigarren hori da 2025eko ultra distantziako Euskal Herriko txapelduna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide