San Prudentzioko Lagunak elkarteak antolatuta, Joaquim Sempere idazlearen La tierra exhausta liburuaren aurkezpena egingo dute maiatzaren 17an. Getariako San Prudentzio auzoan izango da hitzordua, goizeko 12:30ean, eta aurkezpenaren ostean solasaldia eskainiko dute obraren nondik norakoak kontatzeko.
Liburuak sei pertsonaia –Julia, Egidio, Silvestre, Abel, Doris eta Leopoldo– jarraitzen ditu. Etorkizunari buruzko mehatxuengatik kezkatuta, hamazazpi arratsaldetan zehar elkartuko dira krisi ekologikoari, larrialdi klimatikoari, trantsizio energetikoari, desberdintasunei, kolonialismoari eta beste zenbait gairi buruz hitz egiteko.