San Prudentzio eguna bihar den arren, auzotarrek festa giroan murgilduta jarraitzen dute. Atzokoan, bertso bazkaria egin zuten eguardian, Julio Soto eta Danel Olano bertsolariekin. Ondoren, DJ Makalaren eta Insaustiren musika saioaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Gaur goizean Altza Porru Ekoizle Txikien Sanprudentzioko III. Azoka egin dute, eta antolatzaileak arrakastasua izan dela jakinarazi dute, izan ere, "jende ugari" bertaratu da. Jarraian Gure Txeruko dantzariek emanaldia eskaini dute, eta ondoren Enbilen Pepitak panderojole eta trikitilariak arduratu dira auzoa girotzeaz.
Bihar, San Prudentzio egunaren harira, meza nagusia eskainiko dute ermitan, 11:00etan hasita.
Argazkiak: Beñat Gereka.