Datorren astelehenean San Prudentzio eguna da, eta Getariako auzoan dagoeneko murgildu dira festa giroan. Eguerdi parean elkartu dira bizilagunak bertso bazkarian, Julio Soto eta Danel Olano bertsolariekin batera.
Arratsaldean ere izango da ospakizunik, eta festak datorren astelehenera arte iraungo du: jolasak, emanaldiak, azoka, zuzeneko musika eta jan-edanerako aukera zabala izango dute San Prudentzio auzora joaten diren guztiek. Ondorengoa da jaietarako egitaraua:
Apirilak 26, larunbata
- Bazkalostean, Arima Soul System: DJ Makala eta Lidia Insausti.
- Ondoren, Mexikortxo.
Apirilak 27, igandea
- 10:30-14:00. Altza Porru Ekoizle Txikien Sanprudentzioko III. Azoka.
- 12:30. Gure Txeruko dantzariak.
- Goizean zehar, Enbilen Pepitak panderojole eta trikitilariak.
Apirilak 28, astelehena, San Prudentzio eguna
- 11:00. Meza Nagusia ermitan.