Festak ospatuko dituzte datorren asteburuan San Prudentzion

Intza Trula 2025eko apirilaren 18a

2023ko San Prudentzio jaietako irudi bat. (Jabi Gonzalez Toston)

Apirilaren 28a da San Prudentzio eguna, eta aurreko bi egunetarako egitaraua prestatu dute Getariako auzoan. 

Datorren astelehenean, hilak 28, San Prudentzio eguna da, eta Getariako izen bereko auzoan prest dute jada jaietarako egitaraua. Hain zuzen, apirilaren 26an eta 27an ospatuko dituzte bertan festak, eta 28an Meza Nagusia izango da.

Hori horrela, datorren asteburuan jolasak, emanaldiak, azoka, zuzeneko musika eta jan-edanerako aukera zabala izango dute San Prudentzio auzora joaten diren guztiek. Esaterako, bertso bazkaria egingo dute larunbatean, Julio Soto eta Danel Olano bertsolariekin, eta jatordurako sarrerak Herritarte dendan daude salgai. Ondorengoa da jaietarako egitaraua:

Apirilak 26, larunbata

  • 11:30. Urritzarekin altxorraren bila, 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Izena emateko urritza.ae@gmail.com helbidera idatzi behar da.
  • 12:45. Asier Kidam Magoa.
  • 14:30. Bertso bazkaria, Julio Soto eta Danel Olano bertsolariekin. Sarrerak Harritarte dendan eskuratu daitezke, 25 euroren truke.
  • Jarraian, Arima Soul System: DJ Makala eta Lidia Insausti.
  • Ondoren, Mexikortxo.

Apirilak 27, igandea

  • 10:30-14:00. Altza Porru Ekoizle Txikien Sanprudentzioko III. Azoka.
  • 12:30. Gure Txeruko dantzariak.
  • Goizean zehar, Enbilen Pepitak panderojole eta trikitilariak. 

Apirilak 28, astelehena, San Prudentzio eguna

  • 11:00. Meza Nagusia ermitan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide