Getariako Salbatore jaietako konpartsa antolatzen hasteko bilera deialdia egin dute antolatzaileek. Bi urtetik behin egiten dute dantza ikuskizun erraldoia, eta aurtengoan abuztuaren 6an izango da. Etzi egingo dute lehenengo bilera, 19:00etan, Zarautz Jauregian, eta interesa duen oro izango da ongietorria bertan.
Antolatzaileek esan dutenez, jendeak dituen zalantzak argitzeko baliatuko dute lehen saioa, baita aurtengo konpartsari buruzko informazioa helarazteko ere: esaterako, gaiaren, entseguen ordutegiaren eta koreografoaren berri emango dute. Hala eta guztiz ere, edozein galdera egiteko edota informazioa eskuratzeko getaikokonparsa@gmail.com helbidera idatzi daiteke.
Salbatoreetako konpartsan izena emateko aukera apirilaren 28an, astelehenez, zabalduko dute, eta maiatzaren 2an itxiko dute.