Dantza eta beroa, Dantzari Txiki Eguneko bi protagonistak

Mireia Galarza Bastida 2025eko apirilaren 6a

Goizean goiztik, herriko kaleak musikaz eta dantzaz girotu dituzte dantzari gazteek, eta bitartean, kale ertzetan bildu dira guraso nahiz ikusnahiak. Kalejiraren ondoren, frontoian batu dira guztiak, eta hainbat dantza eskaini dituzte.

Eguraldi onaren ondorioz, Getariako kaleak beteta egon dira gaurkoan. Batzuk dotore otorduak egitera, besteak kirol arroparekin pasiera egin ondoren trago bat edo beste hartzera. Dena den, izan da gaurkoan herritarrak mugiarazi dituen bestelako ekintzarik ere, horietatik bat Dantzari Txiki Eguna. 

Goizean goiztik, herriko kaleak musikaz eta dantzaz girotu dituzte dantzari gazteek, eta bitartean, kale ertzetan bildu dira guraso nahiz ikusnahiak. Kalejiraren ondoren, frontoian batu dira guztiak, eta hainbat dantza eskaini dituzte. Getariako dantzari gazteez gain, bestelako herrietakoek ere hartu dute parte bertan, hala nola oiartzuarrek eta lesakarrek. Beroaren eta eguzkiaren ondorioz botatako izerdietatik errekuperatu ostean, bazkariaz eta erromeriaz gozatu ahal izan dute parte hartzaileek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide