Gure Txeru Elkarteak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute apirilaren 6an, igandearekin, Getarian. Herriko dantzari gaztetxoak ez ezik, beste zenbait herritako haurrak ere arituko dira dantzan kalez kale.
Sahatsaga goitik hasiko dute ibilbidea, 11:15ean, eta kaleak alaituz arituko dira goizean zehar. 13:00etan emanaldia eskainiko dute Elkano frontoian, eta jarraian, 14:00etan, herri bazkaria egingo dute. Egunari amaiera biribila emateko, Elizagoien Ahizpak trikitilariek girotutako erromeria izango da.