Ele egitasmoaren barruan, Ipuinen fabrika izeneko idazketa tailerra egingo dute gaur arratsaldean Getariako liburutegian. Herriko gaztetxoei zuzenduta dago, 8 eta 12 urte artekoei, zehazki, eta bertan parte hartzeko izena eman behar den arren, arduradunek jakinarazi dute gaur bertan ere eman daitekeela izena.
Eider Beobide itzultzaile donostiarrak gidatuko du saioa, 17:00etatik aurrera.