Euskaraldiko egitarauaren barruan, Laburbira film laburren zirkuituko lanak ikusteko aukera izango da datorren igandean, hilaren 30ean, Getariako Iturzaeta aretoan. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrerak aurrez erosi ahal izango dira, 3 euroan, Turismo Bulegoan. Egunean bertan aretoko leihatilan ere salgai izango dira.
Zortzi film laburrek osatuko dute aurtengo Laburbirako emanaldia. Denetariko lanek osatuko dute aurtengo eskaintza. Horietako batzuk zenbait zinema jaialditan parte hartu dute edota sarituak izan dira, hala nola, Goya sarietarako hautatutako bi film; Ekain Irigorienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko Gaua); Alaia Martin bertsolariak, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin batera, zuzendu duen Pentsatzen dut; Itziar Ituño protagonista daukan Ekain Martinezen Prosopagnosia; eta Huezinema jaialdia irabazi zuen Utländsk film laburra.