Gure Txeru elkarteak josteko ikastaroa antolatu du ikasturte honetarako. Izena emateko epea zabalik dago, eta hilaren 25ean, asteartea, amaituko da epe hori. Animatzen denak 660 02 86 59 telefono zenbakira deitu beharko du.
Ikastaroa Balentziaga museoarekin elkarlanean antolatu du, eta museoan bertan izango dira eskolak. Gainerako xehetasunak –ordutegia, hasteko eguna, etab.– izena ematen dutenen arabera erabakiko dituzte.