Getariako Udalak hilerokoari buruzko heziketa tailerra antolatu du herriko emakumeentzat. Ziklikoki bizi izenburua jarri diote, eta Jaione Gisasola gaian adituak eta Askaziko kideak gidatuko ditu saioak. Horiek Alondegian izango dira, apirilaren 1ean eta 8an, 18:00etatik 20:00etara.
Udalak jakinarazi duenez, ikastaroan esperientziak trukatuko dituzte, eta jolasak, praktikak eta esperimentazioa uztartuko dituzte: "Gai hauek landuko dira oro har: zikloaren funtzionamendua, autoezagutzarako tresnak eta hilekoa jasotzeko produktuak".
Tailerrean parte hartzeko udaletxean eman behar da izena, eta horretarako epea gaur, hilak 17, zabaldu dute. Martxoaren 26an amaituko da epea.