Bihar amaituko da Katrapuna plazako kantina ustiatzeko proposamenak aurkezteko epea

Onintza Lete Arrieta 2025ko mar. 13a, 15:07

Katrapuna plazako kantina. (Getariako Udala)

Getariako Udalak atera du aurten ere Katrapunako plazako kantina erabiltzeko eta ustiatzeko esleipena. Kantinak zabalik egon beharko du gutxienez ekainaren 1etik irailaren 30era arte.

Getariako Udalak atera du aurten ere Katrapunako plazako kantina erabiltzeko eta ustiatzeko esleipena, eta interesa dutenek bihar, ostirala, izango dute proposamena aurkezteko azken eguna. Udalak kaleratutako oinarrien arabera, lizitazioaren prezioa 6.000 eurokoa izango da, eta kantinak jendearentzat irekita eta horiei zerbitzua eskainiz egon beharko du 2025ko ekainaren 1etik irailaren 30era arte.

Kantina ustiatuko duten herritarrek epealdi hori azaroaren 2ra arte luzatu ahalko dute, eta Getariako Euskal Jaietako asteburuan ere zerbitzua emateko aukera izango dute.

Ohi bezala, eskaintzara bi pertsonak batera aurkeztu beharko dutela azaldu du udalak, eta baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa bidez esleituko dela ustiapen-zerbitzua. Proposamena udalaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu behar da, eta esleipenri loturiko agiriak eta dokumentuak lotura honetan daude ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide