Armarri berria edukiko du laster Getariak, Getariako bizilagun Eneritz Tiradosek egina. Diseinua bera erabakita dago, baina hiru aldaera edo proposamen ezberdin ditu aukeran. Behin betikoa zein izango den erabakitzeko herritarren parte hartze prozesua zabaldu du udalak, eta atzo hasi eta igandera arte, 6 urtetik gorako getariar orok izango du bere gustukoaren aldeko botoa emateko beta.
Hiru proposamenak oso antzekoak diren arren, kolore konbinazio desberdina dituzte, eta hori izango da erabaki beharrekoa egunotan. Parte hartzeko baldintza bakarra da Getarian erroldatuta egotea. Hortik aurrera, 6-12 urte artekoek Iturzaeta eskolan eman ahalko dute beraien iritzia, eta 2 urtetik gorakoek, udaletxe azpian; gaur eta bihar, 11:00etatik 13:00etara egongo dira zabalik postontziak.