Getariako gaztetxeaz egindako hausnarketaren emaitzak aurkezteko topaketa egingo dute gaur arratsaldean

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 7a, 11:15

Herritar batzuk Zarautz jauregiko aretoetako batean. (Onintza Lete Arrieta)

Lau hilabete iraun dituen prozesuaren berri emango dute gazte eragileek eta udalak, eta hartutako erabakiez eta hurrengo pausoez ere hitz egingo dute.

Getariako Udalak jakinarazi du gaur 18:30ean topaketa irekia egingo dutela Zarautz jauregian, "Gaztetxearen inguruko prozesu publiko-komunitarioaren emaitzak aurkezteko eta hurrengo pausoak emateko".  Gaztetxe berriari buruzko informazioa ere emango dute.

Lau hilabetez egin dute prozesua, eta gaurko topaketa herriko gazte eragileek eta udalak elkarlanean antolatu dute. "Iraila eta urtarrila bitartean lanketa bat egin da Getariako gazteen aisialdi ohituren ezagutzan sakontzeko eta gaztetxearen proiektuaren garapena lantzeko", azaldu du udalak. Herriko gazte eragileek eta udalak osatutako talde motore bat aritu da horretan, eta proiektuaren izaeraz, ekintza motez, edota parte-hartze espazioez hausnartu dute, "baita zenbait erabaki hartu ere".

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide