Gaur arratsaldean egingo dute futbitoko XIII. Floren Memorialeko bilera informatiboa

Onintza Lete Arrieta 2025eko urtarrilaren 31

Floren Memorialeko partaide batzuk, jokoan.

Bileran bertan banatuko dituzte txapelketan izena emateko orriak, eta talde bakoitzeko gutxienez kide batek bertaratu beharko duela jakinarazi dute antolatzaileek.

Gure Txeruk hamahirugarrenez antolatuko du futbitoko Floren Memoriala, eta gaur arratsaldean egingo du txapelketari buruzko informazioa emateko bilera. Hitzordua 19:00etan izango da Gure Txeruren lokalean, eta jakinarazi du bertan banatuko dituela txapelketan izena emateko orriak. Horregatik, talde bakoitzetik gutxienez kide batek bertaratu beharko du bilera horretara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide