Aurretiazko borondateei buruzko hitzaldia izango da gaur arratsaldean

Julene Frantzesena 2025eko urtarrilaren 23a

Zarautz jauregiaren kanpoaldea.

Zarautz jauregian izango da hitzordua, 18:00etan. Zarautz Herri Zaintzailea taldeko Iñaki Peña medikuak eskainiko du solasaldia.

Aurretiazko borondateak. Zure erabakia izenburupean hitzaldia izango da gaur, ostegunarekin, Zarautz jauregian, 18:00etan hasita. Getariako Udalak, Euskadiko Komunitate Errukitsuen Sareak eta Zarautz Herri Zaintzaileak antolatu dute saioa, eta Zarautz Herri Zaintzailea taldeko Iñaki Peña medikuak eskainiko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide