Gurutze Gorriak bi saio antolatu ditu Getarian, oinarrizko bizi-euskarria (OBE) eta kanpoko desfibrilatzile erdi automatikoa (KDA) erabiltzen ikasteko.
Saioak otsailaren 1ean (larunbata) eta otsailaren 11n (asteartea) izango dira Zarautz jauregian, aurrenekoa 10:00etatik 13:00etara eta bigarrena 14:00etatik 17:00etara, eta gaur zabaldu dute izena emateko epea. Gaur zortzi amaituko da epe hori. Ikastaroa jasoteko interesa duenak udaletxean eman beharko du izena.