Vince Gilliganek zuzendutako 'Wycaro' telesaila grabatzen ari dira Getarian

Ian Ruiz Lizaso 2024ko aza. 24a, 14:00

Vince Gilligan eta Rhea Seehorn (Utzitakoa)

Gilliganen zientzia fikziozko drama berriaren hainbat sekuentzia grabatu dituzte Askizu auzoan. Bilbon ere izango dira.

Vince Gilligan, Breaking Bad eta Better Call Saul telesaien sortzaileak, zientzia fikziozko drama berria aurkeztuko du: Wycaro. Grabaketei dagokionez, Amerikako Estatu Batuetan eta Kanariar Uharteetan izan dira. Orain, Getariako Askizu auzoko hotel batean ari dira hainbat sekuentzia grabatzen. Langileei dagokionez, Zumaian egongo dira, grabaketarako materiala bertan gordetzen dutelako. Bestalde, Bilbon ere grabatuko dute telesailaren parte bat.

Aktore nagusiak Rhea Seehorn eta Karolina Wydra dira. Estreinaldia datorren urtean izango da Apple TV Plus plataforman. Ez dute iragarri zenbat atal izango dituen guzira baina lehen bost atalak grabatuta daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide