Graka kolektiboak antolatuta, bi kontzertu eskainiko dituzte bihar Getariako gaztetxean. Oraingoan, Teresa Reimann berlindarra (Alemania) eta Lyoneko (Frantzia) Vultures, Hyenas & Coyotes musikariak izango dira oholtza gainean, nowave eta noise-rock doinuek gaztetxea girotzen dutelarik.
Teresa Reimann baterian eta ahotsean oinarritzen den artista multiinstrumentalista eta performance da. Vultures, Hyenas & Coyotes taldeak, aldiz, otsailean kaleratu zuen disko homonimoa aurkeztuko du, noisy punk generokoa.
Kontzertuak 20:30ean hasiko dira, eta sarrerak gaztetxean bertan erosi daitezke, bost euroren truke.