Getariako Jubilatuen Elkarteak egunpasa antolatu du Baionara

Julene Sorarrain 2024ko urr. 17a, 09:00

Jubilatuak adinekoen eguna ospatzen Getarian.

Urriaren 31ean izango da irteera, eta izena emateko epea urriaren 25era arte egongo da zabalik.

Getariako Jubilatuen Elkarteak egunpasa antolatu du Baionara (Lapurdi) urriaren 31erako. Goizeko 09:00tan aterako dira autobus geltokitik, eta 10:00etan Miarritzeko Parke Publikoa ezagutuko dute.

Hamaiketakoa egin ostean, Miarritze ikusteko aukera izango dute, eta 12:00 aldera, Baionako karrikak eta katedrala bisitatuko dituzte.

Eguerdian, Euskal Museoa ezagutzeko bisita gidatua egingo dute, eta 14:30ean, bazkaltzeko tartea izango da Kalostrape jatetxean. 18:00etan, etxera itzuliko dira.

Izena emateko epea urriaren 25era arte dago zabalik. 55 euro balio du egunpasak, eta dirua Laboral Kutxan c/c 1920009799 Bidaiak, Getarian sartu beharko da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide