Larunbatean egingo dute aurtengo Getariako Gaztetape Surf Txapelketa

Julene Sorarrain 2024ko urr. 16a, 13:00

Getariako Gaztetape Surf txapelketa herrikoia. (Guka)

Adin guztietako herritarrei zuzenduta dago eta ondoko kategoriatan lehiatu ahalko dira, hala nola, Open, Master eta Umeak. Ostiralean amaituko da izen ematea.

Gaztetape Surf Elkarteak antolatuta, surf txapelketa egingo dute urriaren 21ean, larunbatean. Adin guztietako herritarrei zuzenduta dago eta ondoko kategoriatan lehiatu ahalko dira, hala nola, Open, Master eta Umeak. Modalitateei dagokionez ere, aukera desberdinak izango dira, besteak beste, surf, body eta long. Txapelketa amaitutakoan, herritar guztientzat parrillada egongo da.

Ostiralean amaituko da izen ematea. Horretarako, 664-27 25 85 zenbakira deitu daiteke. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta getariarra izan behar da (edo Getarian bizi). Gaztetape Surf Elkartetik adierazi dutenez, egunean bertan egingo da ordainketa, goizean, hondartzan elkartzerakoan.

Jende kopuruaren arabera, txapelketak denbora gehiago hala gutxiago iraungo du. Hala ere, larunbatean bertan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek, azken urteetan egin izan den modura. Bazkaltzeko, bazkideentzako eta gerturatzen direnentzako paella egongo da. Sari banaketaren ostean, herritar guztientzako parrillada egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide