Getariako Udala euskara sustatzeko plan berria garatzen ari zen martxoan. Geroztik, herritarrekin eta eragileekin hainbat saio egin dituzte, izan ere, saio horietan jasotako iritzia "funtsezkoa" izan da datozen urteetarako plan berria osatzeko: "Hurrengo pausoak ere zuekin batera eman nahi ditugu", azpimarratu du udalak.
Aroa planaren emaitzak ostegunean aurkeztuko dituzte, 18:30ean hasita, udaletxeko pleno aretoan. Udalak herritar guztiak animatu ditu ekitaldian parte hartzera, "euskaraz bizitzen jarraitzeko, denok garelako ezinbestekoak".