Aurreneko hitzorduan izango da hori, asteazkenean. Baltoro oinez eta hegan izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dute 19:00etan Berdura Plazan, eta hura amaitzean, filma izango dute hizpide Mattin Iñiguez Ormazabalek eta Jose Ramon Agirre Marron-ek.
Igandean, berriz, Mendi Tour jaialdiko hiru lan eskainiko dituzte, 18:30etik aurrera, Iturzaeta aretoan. Sarrera doakoa da, baina turismo bulegoan eskuragarri dauden gonbidapenak hartu beharko dira. Aurreneko lanak Oinez du izena eta 2023ko Mendi Film Bizkaia Ternua Beka jaso zuen; Carne et Ossa lana eskainiko dute gero; iazko gidoi eta kultura eta natura film onenaren sariak jaso zituen; azkenik, Udalatx, ura eta atxa filma iazko Zabalandi sailean erakutsi zuten.