Sebeletik Mundura elkarteak haurren loaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar

Julene Sorarrain 2024ko urriaren 8a

Sabeletik Mundura.

Solasaldian loaren funtzioak eta familiaren atsedena hobetzeko gakoak landuko dituzte, besteak beste. Saioa 17:00etan hasiko da, Alondigan.

Sabeletik Mundura elkarteak antolatuta, 0tik 6 urtera bitarteko haurren loari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar, 17:00etan hasita, Alondigan. Elkartearen helburua da gurasoak informatzea "ebidentzia zientifikotik eta ikuspegi feministatik". Hitzaldian landuko dituzten gaiak hurrengoak dira: loaren funtzioak, loa adinaren arabera, familiaren atsedena hobetzeko gakoak eta segurtasun neurriak. Solasaldia Nahia Alkorta Elezgaraiek zuzenduko du.

Informazio gehiago eskuratzeko 659-05 00 04 zenbakira deitu daiteke baita info@sabeletikmundura.eus helbidera idatzi ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide