Trantsizio energetikoaren bidean "urratsak egiten jarraitu" nahi duela adierazi du Getariako Udalak, eta ildo horretan, berrikuntza bat dutela jakinarazi du erakundeak. Hain zuzen ere, udal brigadak motoa erabiltzen du herrian alde batetik bestera mugitzeko, eta orain arte erabiltzen zuten moto zaharra kendu eta beste bat erosi du udalak: motoa elektriko bat, zehazki. Motoaren kostu osoa 4.392 eurokoa da, eta 1.300 euroko dirulaguntza jaso du udalak.