Abuztuaren 25ean, 18:30ean hasita, IV. Plazaz Plaza txapelketako "bi partida erabakigarri" jokatuko dituzte Getariako herriko frontoian.
Pilota txapelketa abuztuaren 10ean abiatu zuten Azkoitian, eta Donostian amaituko da, irailaren 15ean Trinitate plazan jokatuko den finalarekin.
Getarian bi partida izango dira ikusgai: batetik, R. Infante-RL. Mujika bikotea lehiatuko da Barrokal-Oskozen aurka; bestetik, Aldaregia-Galeano eta Arrieta-Orbegozo ariko dira nor baino nor.
Guztira sei bikote ari dira lehian, bi taldetan banatuta. Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuek jokatuko dituzte finalerdiak Etxaurin (Nafarroa), irailaren 8an.