DAB dantza konpainiaren emanaldia izango da gaur Balenciaga Museoan

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 10a

Eduardo Txillidari omenaldia egin dio dantza konpainiak ikuskizun honen bidez, artistaren jaiotzaren mendeurrenean. Donostiako Musika Hamabostaldiko saioa da Getarian ikusi ahal izango dena. 

Eduardo Txillida artista donostiarra jaio zela mende bat beteko da aurten. Urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dira haren bizitza eta lana oroitzeko, eta horien artean DAB dantza konpainiak Noeud ikuskizuna sortu du. Gaur izango da lan hau ikusteko aukera Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrerak 12 euroan izango dira salgai www.quincenamusical.eus webgunean.

Donostiako Musika Hamabostaldiko egitarauaren barruan eskainiko duten ikuskizuna Marina Eskisabelen ideia original batean oinarritzen da. Eskisabel berak eta Maddi Gaztelumendi eta Iker Sanzek dantzatuko dute. Musika, berriz, German Ormazabal eta Alai Ormazabalena izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide