Musika emanaldiek hartu dute Getariako frontoia Salbatore jaietan

Maria Maya Manterola 2024ko abu. 8a, 09:00

Salbatore bigarrenean ere jarduera ugari izan da Getarian. Gauean, herriko Onlifly nahiz herritik kanpoko Liminal eta Delirium Tremens taldeen emanaldiak izan ziren atzo frontoian.

Salbatore bigarrena ospatu zuten atzo Getarian. Askotariko jarduerak izan dira egunotan, eta atzo, musika emanaldiek hartu zuten protagonismoa. 

Onlifly etxeko taldeak, Liminalek nahiz Delirium Tremens entzutetsuak izan ziren oholtza gainean atzo, asteazkenarekin. Gaur eta bihar izango dira Salbatore jaietako azken egunak, eta ondorengo egitaraua prest dute Getarian:

Abuztuak 8, gaur: Salbatore hirugarrena

  • Goizean goiz hasita, Eusko Labeldun txahala erretzen hastea, frontoian.
  • 09:00etatik 12:30era, Bizijolas, euskal jolasak eta tailerrak frontoian eta plazan.
  • 12:30ean, kale-antzerkia:Piratak zangoluzeen kalejira. Goloka antzerki konpainiaren eskutik. Irteera, plazatik.
  • 13:00etan, goitibeheren erakustaldia, frontoian.
  • 16:00etan, XV. Goitibehera Jaitsiera.
  • 18:00etatik 21:00etara, Karpa Morea, indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea, Harritarten.
  • 19:00etan, Eusko Label txahal haragi pintxoak dastatzeko aukera, frontoian.
  • Ordu berean, Dinbi Danba batukada.
  • 19:00etan, bertso-poteoa Katrapuna plazatik: Amets Arzallus eta Danel Olano.
  • 20:00etan, XV. Goitibehera Jaitsierako sari banaketa.
  • 21:00etan, herri afaria, txosnetan, Euskal Parrillaren eskutik.
  • 22:00etan, Atzar hadi! musika eta ikus-entzunezko emanaldia. 70eko hamarkadari eta, batez ere, Errobi taldeari omenaldi kontzertua, frontoian.
  • Txosnetan, mozorro gaua eta mojito’s night. Gaia: zirkua.
  • 23:00etan, kontzertuak, txosnetan: Debrass Band, Arrixku eta Emaionekin erromeria.

Abuztuak 9, bihar: Kuadrilla Eguna

  • 10:00etan, Kuadrillen Arteko XXVI. Marmitako Txapelketa.
  • 11:00etatik 14:00etara, karpa morea, indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea.
  • 12:00etan, Kaiña-Bi trikifarra, kalez kale.
  • 13:30ean, marmitako txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura plazan.
  • 14:30ean, Harritarten, kuadrillen arteko Herri bazkaria.
  • Bazkalostean, Betanzaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
  • 17:00etan, disko-festa Gauargi taldearekin, plazan.
  • 17:30ean, marmitako txapelketako sari-banaketa.
  • 18:30ean, getariar DJak, txosnetan: Atlantis Brothers
  • 19:30ean, kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
  • 22:30ean, zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
  • 23:00etan, Fan&Go taldearekin erromeria, plazan.
  • 00:00etan, ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
  • Ondoren, Fan&Go plazan.
  • 00:30ean, DJak, txosnetan: Egurra ta Kitto After eta Miniño.
  • Txosnen itxieran, jaiei amaiera emateko, mañaneoa: DJ Zienpre, Malkorben.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide