Salbatore Txapelketak eman ditu aurtengo irabazleak

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 7a

Getariako frontoian jokatu zituzten atzo Salbatore Txapelketako finalak. (Gure Txeru)

Eguraldia lagun, atzo arratsaldez jokatu zituzten Getariako pilota txapelketa horren XXXV. aldiko finalak.

Salbatore jaien bueltan antolatutako pilota txapelketetako hirugarren eta azken hitzordua izan zuten atzo arratsaldez Getariako frontoian. XXXV. Salbatore Txapelketako finalak jokatu zituzten kadete, gazte eta 23 urtez azpikoen kategoriatan.

Hasteko, kadete mailako finala jokatu zuten eta han nagusi izan ziren Azkoitiko Etxaniz eta Ilunpe klubeko Artetxe, Oberena elkarteko Olza eta Oiarpeko Etxeberriaren aurka. 22-15 emaitzarekin amaitu zen partida Urola bailarakoen alde.

Gazte mailako norgehiagoka izan zuten jarraian. Sopelako Ramirezek eta Ultzamako Okiñenak 22-11 irabazi zieten Abantzuko Olaizolari eta Txukun Lakuako Ormazabali.

Esku pilota jaialdia amaitzeko, 23 urtez azpikoen finala jokatu zuten Bergarako Etxanizek eta Lapkeko Garmendiak, Hernaniko Apaolaza eta Sopelako Aranbururen aurka. Partida 22-10 emaitzarekin bukatu zen lehenen alde. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide