Gauerdiko suziriarekin hasi dira festak ofizialki Getarian. Gaur, Salbatore Deunaren Egunez, ohi bezala, Haritz Alberdi alkateak aurreskua eskaini die herritarrei udaletxearen parean. Alberdi 12:30erako agertu da dantzara, eta txistuz eta danbolinez lagundu diete Gure Txeru elkarteko kideek.
Aurrez, mezan elkartu da herritar andana, eta Alberdiren agurraren ondoren, Harritarten Musika Bandaren emanaldiaz gozatu ahal izan dute bertaratutakoek. Arratsaldean eta datozen egunetan ere jarduera ugari izango da Getarian:
Abuztuak 6, asteartea: Salbatore Eguna
- 07:00etan, gaupaseroen argazkia, Malkorben.
- Jarraian, Pasai txaranga bertatik abiatuta.
- 09:30ean, Getariako Musika Bandaren diana.
- 11:00etan, meza nagusia, Salbatore Abesbatzak abestuta.
- 12:30ean, alkatearen ohorezko aurreskua udaletxe aurrean.
- 12:45ean, Getariako Musika Bandaren kontzertua Harritarten.
- Ordu berean, Pasai txaranga, Katraponatik abiatuta.
- 17:30ean, Eskuz Binakako XXVI. Salbatore Pilota Txapelketako finalak.
- 18:00etan, Pontx pailazoa plazan.
- 18:30ean, bakarrizketa saioa txosnetan: Manex Astigarraga, Esti Curiel eta Asier K-rekin.
- Jarraian, musika Katrapuna plazan.
- 19:00etan, Goxo txaranga, kalez kale.
- 22:00etan, bertso saioa musikatua, Aldamar parkea: Ez da kasualitatea. Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Oihana Bartra abesten; Amaia Agirre, gai-jartzaile. Libe Goenaga eta Aner Peritz musikariekin. Artzape Euskara Elkarteak ostatua jarriko du edari eta bokadilloekin.
- Ondoren, Tapia eta Leturia Banden kontzertua, Aldamar parkean. Artzape Euskara Elkarteak ostatua jarriko du edari eta bokadilloekin.
- 23:00etan, Graka Gaua: Borla eta Katu taldeen kontzertua.
- Jarraian, DJ Javi Hidalgo
Abuztuak 7, asteazkena: Salbatore bigarrena
- 09:30ean, Gazte Alaiak txistularien diana.
- 11:00etan, X. Patata Tortilla Txapelketa (14-18 urte).
- 12:00etan, Eusko Label hegaluzea parrillan, sagardoa eta garagardoarekin dastatzeko aukera, trikitilariekin eta Enbilen Pepitak pandero-jotzaileen konpainiarekin.
- 13:00etan, Patata Tortilla Txapelketako epaimahaia biltzea eta sari-banaketa.
- Eguerdian, txikiteo animatua, kalez kale.
- 17:00etan, kukañak, portuan.
- 19:00etan, buruhandiak eta UK03 txaranga, moilatik irtenda.
- 19:30ean, Kuadrillen Arteko II. Sokatira Lehiaketa, Harritarten.
- Jarraian, DJ Davila 1.0, txosnetan.
- 22:00etan, kontzertuak frontoian: Onlifly, Liminal eta Delirium Tremens.
- Jarraian, DJak txosnetan: Xaukena Xauak eta Davila 2.0.
- Txosnen itxieran, DJ Kepix, Malkorben.
Abuztuak 8, osteguna: Salbatore hirugarrena
- Goizean goiz hasita, Eusko Labeldun txahala erretzen hastea, frontoian.
- 09:00etatik 12:30era, Bizijolas, euskal jolasak eta tailerrak frontoian eta plazan.
- 12:30ean, kale-antzerkia:Piratak zangoluzeen kalejira. Goloka antzerki konpainiaren eskutik. Irteera, plazatik.
- 13:00etan, goitibeheren erakustaldia, frontoian.
- 16:00etan, XV. Goitibehera Jaitsiera.
- 18:00etatik 21:00etara, Karpa Morea, indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea, Harritarten.
- 19:00etan, Eusko Label txahal haragi pintxoak dastatzeko aukera, frontoian.
- Ordu berean, Dinbi Danba batukada.
- 19:00etan, bertso-poteoa Katrapuna plazatik: Amets Arzallus eta Danel Olano.
- 20:00etan, XV. Goitibehera Jaitsierako sari banaketa.
- 21:00etan, herri afaria, txosnetan, Euskal Parrillaren eskutik.
- 22:00etan, Atzar hadi! musika eta ikus-entzunezko emanaldia. 70eko hamarkadari eta, batez ere, Errobi taldeari omenaldi kontzertua, frontoian.
- Txosnetan, mozorro gaua eta mojito’s night. Gaia: zirkua.
- 23:00etan, kontzertuak, txosnetan: Debrass Band, Arrixku eta Emaionekin erromeria.
Abuztuak 9, ostirala: Kuadrilla Eguna
- 10:00etan, Kuadrillen Arteko XXVI. Marmitako Txapelketa.
- 11:00etatik 14:00etara, karpa morea, indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea.
- 12:00etan, Kaiña-Bi trikifarra, kalez kale.
- 13:30ean, marmitako txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura plazan.
- 14:30ean, Harritarten, kuadrillen arteko Herri bazkaria.
- Bazkalostean, Betanzaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
- 17:00etan, disko-festa Gauargi taldearekin, plazan.
- 17:30ean, marmitako txapelketako sari-banaketa.
- 18:30ean, getariar DJak, txosnetan: Atlantis Brothers
- 19:30ean, kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
- 22:30ean, zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
- 23:00etan, Fan&Go taldearekin erromeria, plazan.
- 00:00etan, ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
- Ondoren, Fan&Go plazan.
- 00:30ean, DJak, txosnetan: Egurra ta Kitto After eta Miniño.
- Txosnen itxieran, jaiei amaiera emateko, mañaneoa: DJ Zienpre, Malkorben.