VII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketa jokatu dute

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 5a

Pelota Txapelketa Getarian. (GUKA)

VII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketako finalak jokatu zituzten atzo, Getarian, Gure Txeru elkarteak antolatutako txapelketan.

Ekainaren erdi aldera hasitako esku pilotako VII. Salbatore Txapelketari atzo eman zioten amaiera Getarian. Arratsaldeko 18:30etan hasi ziren txapelketaren finalak jokatzen plazako frontoian. Eguzkiari aurre egin behar zioten jokalariek, baita partida ikustera gerturatu ziren familiartekoek eta zaletuek.

Lehenik eta behin hirugarren eta laugarren postuak lortzeko jokatu zuten. Partidan, Sorondo-Rey bikoteak 15 puntu eskuratu zituen. Hauen aurkariak, Iriarte-Alberro bikoteak, berriz, 22 puntu lortu zituzten. Hori dela eta, hirugarren postua Iriarte-Alberro bikoteak irabazi zuen eta laugarrena Sorondo-Rey bikoteak.

Finalari dagokionez, Vertiz-Murua bikoteak 22 puntu irabazi zituen eta hauek izan ziren txapelketako garaileak. Hamar puntu gutxiagorekin, Sagardui eta Sotilek osatutako bikoteak bigarrengo postua irabazi zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide