Ate irekien gaua izango da gaur gauean Balentziaga Museoan

Onintza Lete Arrieta 2024ko abuztuaren 2a

Cristobal Balentziaga Museoa.

Irati Bilbao abeslariarekin, zuzeneko musikaz girotuko dute erakusketen gaueko bisita, eta sarrera doakoa izango da. Taberna eta denda zerbitzua ere zabalik egongo dira.

Hitzordu berezia antolatu du Getariako Cristobal Balentziaga Museoak gaur gauerako: ate virekien gaua. 21:00etan hasi eta gauerdira arte, doan bisitatu ahalko dira museoko erakusketak, eta zuzeneko musikak girotuko du, gainera, ekitaldia. Irati Bilbao abeslaria arduratuko da horretaz.

Erakusketetarako sarbidea mailakatua izango da, 15 minutuan behin, eta ate irekien gaua 00:00etan amaituko den arren, azken sarrera 23:15ean izango da.

Jakinarazi dutenez, taberna eta denda zerbitzua ere zabalik egongo dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide