Balearri jatetxeak Repsol Gidaren Solete saria irabazi du

Julene Sorarrain 2024ko eka. 27a, 10:45

Balearri jatetxea. (Utzitakoa)

Getariako jatetxe bakarra da sari hau lortu duena. Horrez gain, Dona Doni izozkitegiak ere lortu zuen 2022. urtean.

Balearri jatetxeak Repsol Gidak urtero ematen duen Solete saria jaso du. Solete bat Repsol Gidak jateko lokalei eskaintzen dien bereizgarri bat da, eta jatetxe hauek "benetako esentziagatik" bereizten dira. Sol zigilua duten lokaletatik bereizten dira, ez baitira goi mailako sukaldaritzako jatetxeak, baizik eta produktuagatik, zerbitzuagatik edo nortasunagatik ezberdintzen diren lokalak, hain zuzen.

Balearri Getariako jatetxe bakarra da sari hau lortu duena. Horrez gain, Dona Doni izozkitegiak ere lortu zuen 2022. urtean. Eskualdean, Zarauzko JA Arguiñano kafetegiak ere eskuratu du zigilu hau.

Solete sariaz gain, Repsolek Sol saria ere banatzen die beren sukaldean, zerbitzuan, upeltegian eta bere proiektuaren koherentzian kalitate estandar altuak lortu dituzten jatetxeei. Eskualdean guztira bederatzi jatetxeek lortu dute zigilua. Besteak beste, Getariako Elkano eta Kaia-Kaipe jatetxeek; Orioko Katxiña jatetxeak; Zumaiako Hamarratz jatetxeak; Zarauzko Aiten Etxe, Gure Txokoa eta Kirkillak; Aizarnazabaleko Araneta erretegiak; eta azkenik, Zestoako Iraeta jatetxeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide